ANE Apartamentua

"Itzul ez daitekeena"


EZAUGARRIAK
  • Dutxa italiarra
  • egongela-jangela
  • tximinia
  • terraza
  • portxea
  • lorategia. Garbiketa ez dago sartuta (75 €-ko gehigarria. Sukaldean ez da egiten).
  • Azalera: 70 m²
EKIPAMENDUA
  • Ile-lehorgailua
  • haririk gabeko telefonoa
  • goi mailako Per Purr harrera-produktuak
  • kutxa gotorra
  • plasma telebista

  • plasma telebista
  • wifia
  • sukaldeko tresnak eta baxera
  • lorategiko altzariak. Egur gehiago nahi izanez gero
  • 15 € ko gehigarria
  • Gosarien saskiak hotelan jasotzen dira

ANE apartamentuak 70 m2 ditu. Bordaren behealdean dago, eta honela dago osatua: egongela-jangela tximiniaduna, sukalde guztiz ekipatua, bi logela, bainugela eta lorategiko altzariak. Terrazak iparraldera ematen du, eta lorategiak ekialdera. Terrazara ateratzen bazarete, parean dauden mendiak ikusiko dituzue, hala nola Izu mendia.

Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz.

Apartamentuaren barrualdea argitsua eta erosoa da. Kanpoaldea, ondo zaindua, eta altzariak ditu natura betean gosaldu edo bazkaltzeko. Altzariak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak) Jose Pablo Arriagak diseinatu ditu. Artista honek batu egiten ditu bere poesia, askatasun grina etengabea eta gizakien nahiz haien arteko harremanaren ezaguera sakona.

Herriek eta teilatuek elkarren antza dutela dio artistak, baita teilek eta pertsonek ere. Ideia hori gauzatu du, hain zuzen ere, bere Teilak izeneko argazki?bilduman. 5 apartamentuak lotzen dituen haria da bilduma hau, egongela bakoitzean nagusi diren tamaina handiko argazkiez osatua.


* Itzul ez daitekeena
Kategoria erreserbatu Apartamentua

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin apartamenturi buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea