Arantza Hotela bi eraikinek osatzen dute, bata bestearengandik 300 metrotara daudelarik. Hotela 11 logelez osatua dago eta landetxea 5 apartamentuz. Egin ezazu zure aukera, bikoterekin bazatoz, familiarekin, lagunekin... hotela edo apartamentuen argazkiaren gainean sakatuz.

Arantza Hotela eta arantza Apartamentuek 2013. urtean hasi zuten bere ibilbidea. Luxuzko Hotela eta Apartamentuak Nafarroa garaiko Arantza herrian daude kokatuta. Miarritzeko aireportutik zein Donostia edo iruñeatik ordubetera.

Toki paregabea da Nautraren erdi erdian kokaturik dagoenez atseden hartzeko eta egunero darabilkigun estresa alde batera uzteko. Biziberritzeko toki ezin hobea, Arantza Hotela bikotean etortzeko eta arantza Apartamentuak familia edo lagunekin etortzeko. Arantza Hotela, 11 logela zabal eta argitsuz osaturik dago eta Arantza Apartamentuak guztiz horniturik dauden 5 apartamentuk osatzen dute.

Arantza Hotelera zein Arantza Apartamentuetara datozenentzat, zerbitzu paregabeak ditugu eskura, hala nola, jatetxea, spa pribatua, soinketa gela, gorputz zein aurpegirako masaiak.... era berean hainbat ekintza desberdin eskintzen ditugu, kulturarekin erlazioa duten esperientziak, naturarekin, bertako gastronomiarekin...

Bertako langileek, erderaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez hitzegiten dute. Errespetuzko eta gertutasun tratua ematen da. Esan genezake eskeintzen den tratua, pribatutasuna eta konfidentzialialtasuna balio erantsi garrantzitsu bat direla.