LAZTANA Junior Suite

"Batak ezin du bestea gabe. Azala bero dago. Ertzek erre egiten dute oraindik. Laztandu nazazu esku ahurraz."


EZAUGARRIAK
  • Arantza Hotelerako diseinatutako altzari esklusiboak
  • Dutxa italiarra
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • Terraza
  • Intsonorizazioa
  • Azalera: 98 m²
EKIPAMENDUA
  • Egunero berritzen den edaritegi txikia
  • Ile lehorgailua
  • Kulunkaulkiak
  • Hamakak
  • Haririk gabeko telefonoa

  • Haririk gabeko telefonoa
  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak
  • Kutxa gotorra. Plasma telebista
  • wifia

LAZTANA logelak 98 m2 dauzka. Suitea izan ezik, hau dugu logelarik zabalena. Ekialdera ematen du. Goiko solairuan dagoenez, teilatupean dago gela, eta agerian dago teilatuari eusten dion egurrezko egitura. Horrek itxura are altuagoa eta zabalagoa ematen dio gelari. Terrazara ateratzen bazarete, hoteleko sarreran dauden zuhaitzak eta basoa ikusiko dituzue. Zaratarik egiten ez baduzue, pazientzia pixka batekin urtxintxak ikusi ahal izango dituzue, baita azeriren bat ere. Hoteleko logela guztietatik honek eskaintzen du intimitaterik handiena.Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Sekulako gozamena da besaulkian edo sofan eserita, patxadan, liburu bat irakurtzea, musika entzutea, tartean behin burua altxatu eta paisaiari begira jartzea…

Gelako tximinia probatu behar duzue. Tximiniak bero goxo eta berezi bat zabaltzen du. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).

Gosaria, minibar eta ongietorri detailea barne !
Kategoria erreserbatu Gela

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin logelari buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea