Rogamos, para consultas y reservas, durante las fechas de Mayo y Junio '20, se pongan en contacto via mail a: info@arantzahotela.com


2020ko Maiatza eta Ekainean zehar erabilgarritasuna eta zalantzak argitzeko, info@arantzahotela.com mail helbidean gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke.
Overlay Text

PUTTU Junior Suite

"Bi izaki banaezin. Arnas bakarra, bare"


EZAUGARRIAK
  • Egongela sofaduna
  • Tximinia
  • Arantza Hotelerako diseinatutako altzari esklusiboak
  • Dutxa italiarra
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • Terraza eta balkoia
  • Intsonorizazioa
  • Gosaria logelan barne
  • 45 minututako sarrera SPA zirkuitu pribatura
  • Azalera: 81 m²
EKIPAMENDUA
  • Egunero berritzen den edaritegi txikia
  • Ile lehorgailua
  • Hamakak
  • Haririk gabeko telefonoa
  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak

  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak
  • Kutxa gotorra. Plasma telebista
  • wifia

PUTTU logelak 81 m2 dauzka. Terraza eta balkoia dauzkan logela bakarra da. Balkoira ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Terrazara ateratzen bazarete, Larrun mendia ikusiko duzue, tontorreraino joateko tren ospetsua daukana. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Sekulako gozamena da besaulkian edo sofan eserita, patxadan, liburu bat irakurtzea, musika entzutea, tartean behin burua altxatu eta paisaiari begira jartzea…

Gelako tximinia probatu behar duzue. Tximiniak bero goxo eta berezi bat zabaltzen du. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak). Gosaria logelan eta 45 minututako sarrera SPA zirkuitu pribatura barne daude.

 

Gau bateko egonaldiak – pack- 940€/pack + %10eko BEZetik hasita

Gau bat baino gehiagoko egonaldiak 750€/gaua + %10eko BEZetik hasita

Gosaria logelan, minibar eta ongietorri detailea barne !
Kategoria erreserbatu Gela

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin logelari buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea