MATTEA Arantza Mattea Suite

"Lau esku elkarren bila dabiltza. Bi lepo, bi azal, bi begirada, bata bestearekin bat eginik, Bi izaki banaezin. Arnas bakarra, bare"


EZAUGARRIAK
  • 2 logela
  • Egongela sofaduna
  • Tximinia
  • Arantza Hotelerako diseinatutako altzari esklusiboak
  • Dutxa italiarra
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • 1 terraza eta 2 balkoi
  • Intsonorizazioa
  • Azalera: 120 m²
EKIPAMENDUA
  • Egunero berritzen den edaritegi txikia
  • Ile lehorgailua
  • Hamakak
  • Haririk gabeko telefonoa
  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak

  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak
  • Kutxa gotorra. Plasma telebista
  • wifia

MATTEA suitea PUTTU eta MUÑU logelek osatzen dute. PUTTUk 81 m2 dauzka, eta egongela dauka. MUÑU logelak 39 m2 dauzka, eta 1 terraza eta 2 balkoi daude han. Bakoitzak bere bainugela dauka, eta bereizirik edo loturik egon daitezke.

Gela nagusiak tximinia, terraza eta balkoia dauzka. Mendebaldera ematen du, eta bailara eta Izu mendia ikusten dira handik. Iparraldera ematen duen balkoiak, berriz, Larrun mendiaren ikuspegi ederra eskaintzen du. Tentazioak dei egingo dizu logela honetako bainuontzian bainu bat hartzeko. Sekulako gozamena da besaulkian edo sofan eserita, patxadan, liburu bat irakurtzea, musika entzutea, tartean behin burua altxatu eta paisaiari begira jartzea… Gelako tximinia probatu behar duzue. Tximiniak bero goxo eta berezi bat zabaltzen du. Muñu logelak balkoi bat dauka, zeinetik Izu mendia ikusten baita, eta bainugela polit eta zabal bat.

Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak…) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Aukeran dituzue birentzako oheak edo bakarkakoak (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu. Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera?produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).

Gosaria, minibar eta ongietorri detailea barne !
Kategoria erreserbatu Gela

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin logelari buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea