SORGINTXO Attic Room

"Babestu nazazu. Airea behar dut. Ukitu nazazu. Etor zaitezke. Erori gaitezke. Airea zara."


EZAUGARRIAK
  • Arantza Hotelerako diseinatutako altzari esklusiboak
  • Dutxa italiarra
  • Bainuontzi biribila
  • Hästens koltxoia
  • Terraza
  • Intsonorizazioa
  • Azalera: 50 m²
EKIPAMENDUA
  • Egunero berritzen den edaritegi txikia
  • Ile lehorgailua
  • Kulunkaulkiak
  • Hamakak
  • Haririk gabeko telefonoa

  • Haririk gabeko telefonoa
  • Goi mailako Per Purr harrera produktu naturalak
  • Kutxa gotorra. Plasma telebista
  • wifia

SORGINTXO logelak 50 m2 dauzka. Terrazak mendebaldera ematen du. Bertara ateratzen bazarete, Izu mendia ikusiko duzue. Haren atzean Artikutzako urtegia dago, bisita bat merezi duen parke natural ikusgarria. Tentazioak dei egingo dizu bainuontzian bainu bat hartzeko paisaiaz gozatzen duzun bitartean. Altzari guztiak (armairuak, gau-mahaiak, koadroak, oheburukoak, etab.) gure hotelerako diseinatu dituzte; esklusiboak dira. Sabai altuak eta egurrezko habeek itxura are zabalagoa eta argitsuagoa ematen diote gelari. Oheak Hästens izen handiko markakoak dira, King neurrikoak. Birentzako oheak edo bakarkakoak dituzue aukeran (eskatu ezazue). Eskuz eginak dira, eta zuen atsedena eta loa lasaigarria eta sendagarria izatea dute helburu.

Gela mugikortasun urriko pertsonentzat dago egokitua, gelako bazter guztietara iritsi ahal izateko, baita bainugelan eta terrazan ere. Bainugelako konketak zumar-sustraiaz daude eginak. Zuhaitz hau ibaiertzetan hazten da, eta uraren aurkako babes naturala dauka. Harrera-produktuak Per Purr markakoak dira, % 100 naturalak, osagai toxikorik gabeak, ekologikoak eta jasangarriak. Eskuz egiten dituzte, maitasun handiz. Armairu barruan, edaritegi txiki bat dago (fruta freskoa, ura, zukuak, gozokiak edo bonboiak dauzkana), eta kutxa gotorra (barruan aurkituko dituzu hura erabiltzeko argibideak).

Gosaria, minibar eta ongietorri detailea barne !
Kategoria erreserbatu Gela

Harremanerako inprimakia

Jarri haremanetan gurekin logelari buruzko zalantzaren bat galdetzeko

Betebeharreko eremuak *

Egiaztapen kodea